ESZENA

“Karrikan” plataformak arte eszenikoak bultzatzeko deialdia egin du

Karrikan plataforma Bilboko, Leioako, Vitoria-Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako Udalek eta Lapurdiko Euskal Herriko Hirigunea-Hamekak osatzen dute, eta Pirinioen bi aldeetan kaleko arte eszenikoen sorkuntza lanak bultzatzeko laguntzen laugarren deialdia egin du. Proposamen artistikoak aurkezteko epea uztailaren 14ra arte egongo da zabalik.

Karrikan plataformaren xedea, “Euskal Herrian kaleko arteetan gero eta indar gehiago hartzen ari diren eta espazio publikoan jarduten duten eta profesionalak diren edo profesional izateko bidean dauden artisten sorkuntza lanak bultzatzea da”.  Diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina anitzeko ikuskizunak, etab. Eta lehentasuna izango dute testurik ez duten edo euskaraz egin diren ikuskizunek. Azkenik, formatu txikiko edo ertaineko ikuskizunak baloratuko dira.

Aukeratuko diren sorkuntzak laguntza ekonomikoa, teknikoa eta artistikoa jasotzeaz gain, sustatzaileek 2020an antolatutako jaialdi handietan eta ekitaldi eszenikoetan ere programatuko dituzte. Kaleko jaialdi horiek hauek dira: Bilboko Kalealdia, KaldeArte, Leioako Umore Azoka, Iruñeko udako programazioa, Hendaiako Mai du théatre, eta Abian! Errobiko mankomunitatean, eta baita Libourneko (Gironde), Iurretako eta Arrigorriagako udal programak ere.

Horren ondorioz, adibidez, uztailaren 1etik 7ra egingo den Bilboko Kalealdiaren hurrengo edizioak, azken laguntza deialdian saritua izan zen Echos ikuskizuna eskainiko da.

Informazio guztia www.karrikan.eu webgunean dago eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button