ARTEA

Ibarrolaren azken grabatuak ikusgai

Agustin Ibarrolaren azken grabatuak paratu dituzte Bilboko Aritza galerian abenduaren 17ra bitartean.

Ibarrola ezaguna da bere lan eskultorikoagatik, halere, grabatuaren teknika ez du sekula baztertu. Izan ere, teknika hori 60ko hamarkadaz geroztik ari da erabiltzen. Hain zuzen ere, garai hartan Euskadiren Herri Estanpa historiko hartan parte hartu zuen teknika hori erabiliz.

Grabatuak egiteko teknika asko bilakatu da bere ibilbidean gainontzeko tekniken antzera. Hala, Esperanza Yuntaren laguntza izan du bere edizioen tailerrean, eta euskarri ezberdinak erabili ditu bere estanpazio, xilografia eta zurean eginiko grabatuetan. Horrek guztiak dimentsio harrigarria eta ederra gehitu dio bere lanari.

Bilboko Aritza galerian paratu duen bigarren erakusketa honekin, artistaren obra ezezagunetarikoa deskubritu daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button