BERTSOTAN

Udaberriko Bertso Saioak

Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Udaberriko Bertso Saioak ekimena antolatu dute beste behin. Programaren barruan, Maialen Lujanbio, Arkaitz Estiballes, Aitor Sarriegi, Manex Agirre eta Amets Arzallus bertsolariekin osatutako saioez gozatu ahalko da.

Aipatutako bertso saioak maiatzeko hiru larunbatetan izango dira, 5ean, 12an eta 19an, Santutxuko Karmelo plazan, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Saioez gain, Bertsolari filma eskainiko da maiatzaren 24an, Begoñako Udaltegian. Lan honen aurkezpena Asier Altuna zuzendariak eta Andoni Egaña bertsolariak egingo dute. 

Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzeaz gain, Udaberriko Bertso Saioak programa euskaltzaleen arteko topaleku bilakatu nahi da eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak gure Hirian burutzen duen lana bultzatu nahi du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button