IKUS-ENTZUN

Enkarzine Zallako Laburmetraien Nazioarteko Lehiaketa gaur hasiko da

Enkarzine Zallako Laburmetraien Nazioarteko Lehiaketaren 37. edizioa gaur hasiko da, eta larunbatera bitarte iraungo du. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira, Zalla zine-antzokian, eta bi ordu inguruko iraupena izango dute. Lehiaketaren sariak larunbatean, hilak 24, banatuko dira aipatutako aretoan.

Mundu osoan egindako film laburren ekoizpenaren lagin interesgarri ikusteko aukera izango da asteon, Zallan. Enkarzineren aurtengo edizioan,  603 lan jaso dituzte, eta 49 aukeratu dituzte; asteon, hain justu, lan hautatu horiek pantailaratuko dira.

Askotariko lanak aurkeztuko dituzte, tartean, dokumentalak, fikziozko lanak eta animazioak. Filmok toki askotatik iritsi dira Zallara, Argentina, Belgika, Frantzia eta Italia, besteak beste. Euskal Herriko eta Estatuko ordezkaritza ere zabala izan da.

Zalla zine-antzokiko pantailan aurpegi ezagun eta ospetsuak agertuko dira: Eneko Sagardoy (Handia, Errementari, Cuando dejes de quererme) Javier Gutiérrez (Campeones, La isla mínima, Estoy vivo), Sandra Cervera (El secreto de Puente Viejo), Ruth Gabriel, Juan Diego Botto, eta abar.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button