MUSIKA

“Kantautore gaua” egingo da Bilbon

Bilboko ZAWP zentroan, Kantautore gaua ekitaldia ondu dute ostiralean, abenduak 19. Hala, 20:00etatik aurrera, lau kantautore arituko dira oholtzan: Moby Dick, Lorelei Green, Joseki eta Humanos Intentandolo.

Eneko Burzako MobyDick musikari bizkaitarra bere taldearekin arituko da jaialdian; iaz, Cotarard Delusion izeneko lana plazaratu zuen, crowdfunding metodoaren bidez. Folk eta rock estiloetatik edaten duten bederatzi kantu jaso ditu diskoan; Mark Laneganen zertzeladak antzematen dira.

Gogoratu MobyDick-ekin batera Lorelei Green, Joseki eta Humanos Intentandolo ere arituko direla.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button