EMAKUMEAIKUS-ENTZUN

Kanonetik kanpo gelditu diren emakume zuzendariak

Gasteizeko Artium museoan Hasieratik. Zinema feministaren historiak izeneko zinema zikloak aurrera darrai. Bertan, kanonetik kanpo gelditu diren emakume zuzendariak eta beraien pelikulak ezagutzeko eta historia berri posible bat osatzeko erramintak luzatu nahi dira.

“Historia guztiek daukate hasiera bat. Baina ez dago historia bakar bat. Kontalari bakoitzak sortzen du bere historia hitzez hitz. Pelikulaz pelikula zinemaren historiaren kasuan. Eta historia guztiek hasiera bat daukaten bezala, zinemaren historia bakoitzak lehenengo pelikula bat dauka. (…) Alice Guy zinemagilea aitzindaria izan zen, berak zuzendu zuen fikziozko lehenengo filma 1896an. Bera hor zegoen hasieratik eta horregatik nahi dugu gure hasiera izan dadin”.

Urtarrilaren 9an, ekimenaren seigarren saioa izango da, eta bertan Born in Flames (Lizzie Borden, 1983) filma pantailaratuko dute. Sahatsa Jauregi artistak aurkeztuko du saioa.
Film horrek “matxinada feminista proposatzen du sozialdemokraziaren kontra, berdintasuna eta aurrerabidea agintzen baititu sozialdemokraziak baina horietatik bazter uzten baititu gutxiengoak eta emakumeak. Born in Flames kultuko filma da, elezaharren mailara iritsi diren horietakoa: lau urtez jardun zuten hura errodatzen, 40.000$-ko aurrekontua izan zuen, dozena erdi argazki zuzendari aritu ziren lan taldean, eta antzezle ez-profesionalak igaro ziren denbora horretan Lizzieren kameraren aurretik. Emaitza, obra berdingabe bat, ikonikoa, gaurkotasun-izpirik galdu ez duena”.

Berez, zikloaren xedea horixe da, zinemaren historiaren kanonetik kanpo gelditu direnak ezagutzea eta zinemaren historia berri bat osatzea.

Zazpigarren saioa otsailaren 6an izango da: The Watermelon Woman (Cheryl Dunye, 1996).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button