IKUS-ENTZUN

“Kameratoia” ikus-entzunezko rally-a, azaroan

Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Zine Bilerak antolatu dute elkarrekin aurtengo ikus-entzunezko rally famatua, azaroaren 13tik 15era, eta online. Izen-ematea urriaren 7tik azaroaren 7ra bitartean zabalik egongo da Kameratoiaren webgunean.

Osasun neurriak betetzeko antolakuntzak aldaketa batzuk ezarri ditu. Hala, urte honetan parte-hartzaileek ez dute Lekeitiora bertaratu beharrik, nahi duten tokian grabatu dezakete laburmetraia azaroaren 13tik 15era.
Beste aldetik eta ohikoa den moduan antolakuntzak gaia eta ezaugarri batzuk argitaratuko ditu webgunean eta parte-hartzaileek 36 ordu izango dituzte lana burutzeko. Azkenik, azaroaren 15eran, eguerdiko 12:00ak baino lehen, film laburrak email bidez bidali beharko dituzte.

Geroago, azaroaren 16tik 19ra bitartean, film guztiak Euskal Zine Bilerako webgunean sareratuko dira publikoak bozkatzeko. Kameratoiaren irabazleak azaroaren 22an iragarriko dira,  jaialdiaren itxiera ekitaldian.

Film labur hoberenak 1.000 euro irabaziko ditu, eta Topaguneak antolatzen dituen DemaSA lehiaketan eta Laburbira zirkuituan sailkatuko da. Bigarren saria 600 eurokoa da eta bozketa gehien jasotzen duenak Publikoaren Saria irabaziko du, 100 euro eta Lekeition asteburu bat.

Gogoratu, izen ematea azaroaren 7ra bitartean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button