
Angela Davis AEBetako ekintzaile politiko eta unibertsitateko irakasleak egunotan Euskal Herrira egingo duen bisitaren harira, musikaz bustitako omenaldia egingo diote igandean, Bilboko Kafe Antzokian.
Fermin Muguruza buru dela, makina bat sortzaile bilduko dira Kafe Antzokiko agertokian: Maialen Lujanbio; Eider Rodriguez; Mursego; Aiora eta Piti; Anari; Broken Brothers Brass Band; Bad Sound System, La Basu eta Aneguria; eta, azkenik, Fermin Muguruza, Sorkun eta Xabi Solano. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.
1969an, Angela Davis Kaliforniako Unibertsitatetik bota zuten, Alderdi Komunistako kide zela jakitean. Filosofiako irakasle ziharduen. Halaber, Black Panthers mugimenduarekin ere harreman estua izan zuen, eta 1972an, hilketa eta bahiketa egotzi zizkioten, Soledad Brothers kasua tarteko: hiru preso beltzek guardia bat hil zuten Soledad espetxean. Davies kartzelaratua izan zen, baina 1973an, aske utzi zuten.
Informazio gehiago: kafeantzokia.eus.



