LITERATURA

“Ilunpeko zelataria”, naturaz gaindiko indarren eleberria

Fantasia ukituz dator oraingoan Alberto Ladron Arana baina bere ohiko thrillerretatik eta misteriozko eleberrietatik aldendu gabe.

Kaleratu berri duen eleberri honetan, “gaizkiaren hats ustela eta naturaz gaindiko indarren esku izoztua” topatuko ditu irakurleak. Fantasiazko munduan murgiltzen da egilea oraingoan baina idazlearen marka diren ezaugarriak nabarmenak dira. Hala, istorio honetan, ekintza ugari, solas biziak, jakin-min eutsiezina edota erritmo burtzoragarriak harilkatzen ditu idazleak.

“Ilunpeko zelataria”, 1947ko Iruñan girotzen da. “1947ko Gabonak. Gosea eta tristezia darizkio giroari, pobrezia eta zikin usaina dago karriketan, zapalketa eta beldurra jendearen begiradetan”.

Protagonistak, 12 urteko bi lagun dira, Iñigo eta Jokintxo. Bata, gerrako irabazleen kasta aberatsekoa da. Bestea, aldiz, galtzaileen bandoko seme xumea.  Baina biak hala biak, badute elkartzen dituen zaletasun amankomuna: Hollywoodeko filmak. Filma horien lilurak elkartzen ditu biak, inguratzen dituen mundu hotz eta grisetik ihes egitearren edo. Beste zerbaitek hautsiko du, ordea, beraien bizitzen gurpil errepikatua: neskatxa baten bahiketak. Haur desagertuaren musuzapia zineman topatu, eta haren arrastoaren atzetik saiatuko dira bi adiskideak, beste zenbaiten laguntzaz, ezustez eta zirrikituz beteriko bidean.

Elkar argitaletxearen eskutik dagoeneko eskuragarri duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button