ESZENA

Kalitate handiko bi lan Guggenheimen, “ACT 2019” ixteko

Bihar izango da ACT Nazioarteko Jaialdiaren azken eguna. Eguerdiko 12: 00etan, Zirkodomoan, Bagatzako zirkogune berrian, ACT Jaialdiaren lehiaketako azken saioa izango da. Bertan, Broken Box Collective taldearen Outside the Club lana, City of Women esloveniar konpainiaren Sonny emanaldia, eta Klaas Devos & Barely imaginable Beingsn taldearen A solo for a nervous system pieza ikusi ahalko dira.

Arratsaldean Guggenheimen izango da hitzordua. 19.00etan, Shift Key programak hautatutako bi lan ikusi ahalko dira. Taldeak Bosse Provoost & Kobe Chielens / de polen belgikarrak eta Frantziako Romain Beltrão Teule / Supercabras dira. Lehenengoak Moore Bacon! artista plastiko ospetsuen lanaren inguruko proposamena taularatuko du. Bigarrenak Légende egingo du.

Jaialdiaren itxiera, Kafe Antzokian izango da gaueko 22:00etan eta hori ere saio hirukoitza izango da. Hasteko, Yang Han Bi, ACT 2018ko irabazleak, azken urtean landutako Dance aurkeztuko du. Beste biak, BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiko pieza laburrak dira, ikasketa bukaerako lanak. Fer Montoyak idatzi eta zuzendutako Isla de sirenas, eta Fernando Arrabalen Picnic absurdoaren antzerkia.

Datu guztiak: ACT 2019

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button