ESZENA

Kaleka jaialdiak proposamenak jasotzeko epea ireki du

Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak 2024ko ediziorako ikuskizun proposamenak jasotzeko epea ireki du, eta edizio berri horretan parte hartu nahi duten konpainia eta kolektibo guztiek aukera izango dute haien proposamenak aurkezteko abenduak 10era arte.

Azken urteetan gertatu den moduan, deialdi berri honetan bi arlo ezberdinduko dira: Sekzio Ofiziala eta Scratch.
Sekzio ofiziala “espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sorrera-lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzat bideratuta dago”.
Eta Scratch-ek “garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta probatu nahi duten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzako plataforma bat eskainiko du.”

Hortaz, zuen proposamenen zain daude Lekeition, eta abenduaren 10era bitartean aurkeztu ahalko dituzue. Horretarako www.kaleka.eus atarian dituzue jarraibide guztiak.

Show More

Related Articles

Back to top button