LITERATURA

Mungiako Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2016

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren IX. ediziorako deialdia egin du. Aurtengo gaia Lauaxetak idatzitako Zaurija olerkia izango da, baina hala eta guztiz ere,  lehiaketa irekia izango da, bai forma aldetik eta bai eduki aldetik bere.

Gutxienez 100 bertso-lerro idatzi beharko dira eta gehienez 200, eta  egileak askatasun osoa izango du bere gustuko ahapaldiak, neurriak eta errimak erabiltzeko, baina euskaraz idatziko dira eta originalak beharko dute izan. Egilearen datuak ere aurkeztu beharko dira gutun-azal itxi batean (izen-abizenak eta helbide osoa; helbide elektronikoa, eta harremanetarako telefonoa.
Sari bi egongo dira, lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500 eurokoa. Epaimahaia Miren Agur Meabek eta Karlos Santistebanek osatuko dute, eta sari-banaketa abenduaren 3an egingo da, Euskeraren Nazioarteko Egunean Mungian egiten den ekitaldi ofizialean.

Lanak Astiunerako Udal Erakundearen Egoitza Nagusian aurkeztu beharko dira (Agirre Jauregia, Aita Elorriaga Kalea 1, 48.100 Mungia), urriaren 1etik zemendiaren 14ra arte.

Informazio gehiago Mungiako weborrian topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button