MUSIKA

Berri Txarrak, Herri Oihua eta Illinoise EH Sonan

Azaroaren 8an, ostiralean, Berri Txarrak, Herri Oihua eta Illinoise taldeek emanaldia eskainiko dute EH Sona 2013 jaialdiaren barruan, Bartzelonako Razzmatazz 2 aretoan.

Bartzelonako Euskal Etxeak urtero prestatzen du EH Sona jaialdia, Euskal Herriko musika Katalunia aldean entzun ahal izateko. Aurtengo jaialdia urriaren 25etik abenduaren 5a bitartean luzatuko da eta ia musika estilo guztiek lekua izango dute bertan: rock, ska, pop, country, blues, elektronika, reggae… bertoko talde esanguratsuenen eskutik: Berri Txarrak, Gose, Gatibu, Bide Ertzean, Kokein, Korrontzi, Sutagar eta abar. Esan daiteke inolako zalantzarik gabe, hemengo musika guztiak hara egingo duela bidaia, talderik interesgarri eta handienetarikoak hantxe juntatuko baitira.

Besteak mesprezatu gabe, Herri Oihua da talderik gazteenetakoa. Barakaldoko taldea bost musikari gazteek osatzen dute eta Ez, euren bigarren diskoa, selektibitatea prestatzen ari zirenean grabatu zuten. Diskoa uztailean aurkeztu zuten Bilbon, eta urtebeteko tartean argitaratzen duten bigarren diskoa da. Azken hori, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Banden Lehia lehiaketaren saria izan da. Baga Biga diskoetxe horretako ordezkari Ritxi Aizpuruk azaldu zuenez, aurreneko diskoaren nagusiak rap eta metal estiloak gutxitu eta bestelako estiloetan murgildu dira gazteak, rock eta pop esparruetan batik bat. Hitzei dagokienez, munduaren “argazki gordina” da kantatzen dutena, baina ez, ordea, ezkorra.

Aipatutako taldeen lehiaketari esker BBK Live jaialdian jendetzaren aurrean jo zuten, eta antza maila ona erakutsi zuten: “Agertokian jarrera punk zalea erakusten dugu, agian, Barakaldokoak garelako”.

Eurekin batera Berri Txarrak munstroak eta Illinoise taldeak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button