BESTELAKOAK

Kale kultura espresio artistikoen jaialdia

BreakOnStage kale kulturako espresio artistikoen jaialdi erraldoia da. Aurtengoa hamaikagarren edizioa da (lehena Elorrioan izan zen duela 11 urte) eta apirilaren 21ean, 20:30etik aurrera egingo da Bilbao Arena gure berrian.

“Gazteei zuzenduta eta gazteek sortutako ekimena da”, azpimarratu du ikusgarriaren antolatzailea den Imanol Garaizabalek. Aurten oso proposamen ederrak eta interesgarriak ekarriko dituzte, izan ere nazioartekotasun eta ospe ikaragarria lortu du BreakOnStagek. Azpimarratzekoak Scott Marquese dantzariak egiten duen popping-a eta mugimendu robotikoen show-a.

Breakdance lehiaketaren barruan lau talde arituko dira: Vagabond Crew (Paris) munduko break talde txapelduna da eta arrakasta itzela izaten ari dena maila profesionalean; Roochen Crew (Brusela) taldeak berriz, koreografia sortzaile, originala eta dibertigarria egiten du; Fusion Rockers (Madril) Espainiako bi talde potenteenak elkartzetik sortu da, eta azkenik, Born Free (Zaragoza) taldeko gazteek popping, locking eta bboying dantzak egiten dituzte.

Honetaz guztiaz gain, Rapsusklei taldearen hip hop kontzertua egongo da eta DJ Renegadek ere gauza bera egingo du; Dirt Jump diziplinan Martxel Arribillagak jauzi ikusgarriak egingo ditu bizikletarekin; Slack line ere egongo da, orekan oinarritzen den kirola da, soka elastiko batetan jauziak eta mugimendu dinamikoak egitean datza; Street Dance ikusgarriak egingo dituzte Delirium Tremens (Iruñea)eta Ale Hop (Bilbao) taldeek,… eta beste gauza asko.

Koreografiak hiru minutukoak izango dira eta ikuskizunak ordu bat eta erdiko iraupena izango du dinamismo handiz bernizaturik.

Ez ahaztu, apirilaren 21ean, 16:30ean Bilboko BBK Aretoan inguruko gazteei zuzendutako buruz buruko breakdance lehiaketa egingo da eta20:30ean, BreakOnStage jaialdian finala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button