ESZENA

Kaka

Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizolaren Kaka izeneko proiektuak AEK-Korrikako II. Kultur Sorkuntza Beka irabazi zuen, eta orain, makina bat herritan Korrika Kulturalari esker hasiko da taularatzen. Gaur berton, hilak 19, Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, 19:30etik aurrera.

Lan zoroa kontu sinple batetik abiatzen da: “Herriko plazan kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea?
Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita… Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz? Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da Kaka antzerki-lana”.

Oholtza gainean Mikel Laskurain, Ainhoa Aierbe, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala. Azken biak ere zuzendaritzaz arduratu dira, eta beraiek ere osatu dute testua Kepa Errastirekin batera.

Gaurko saioaz gain makina bat tokitan ikusteko aukera egongo da, tartean, Zumaia, Azpeitia, Iruñea, Bilbo, Gasteiz, Balmaseda, Lizarra, Luhuso, Lezo, Hondarribia, Orereta,…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button