MUSIKA

Bill Wyman eta John Mayall beteranoak Gasteizen joko dute asteburu honetan

Gasteizko alde zaharra beterano bien musikaz beteko da asteburu honetan egingo diren kontzertuekin. Jazz-a, blues-a eta rock-a entzun ahal izango da hiri honetako leku historikoan.

Gaur, 21:30ean Bill Wyman eta The Rythm Kings joko dute. Wyman-ek Rolling Stones musika taldea ospetsua utzi eta bakarkako lana egiten jarraitu zuen jazza, blues eta soul erritmoak jorratuz.

Larunbatean berriz, Bill Lyerly Band Iruñean bizi den musikaria arituko da 21:00tik aurrera, eta 22:00etan John Mayall blues musikaria igoko da eszenatokira. Mayall rock-aren eta blues-aren historiaren azken 50 urtetan izan den musikari handienetariko bat da.

Nahiz eta leku ireki batean egin, sarrera ordaindu beharko da. Izan ere, biltzen den dirua Marokoko Agadir hirian egingo diren proiektu birentzako izango da.

Diario de Noticias de Álava

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button