LITERATURA

“Kaixomaitia”, Kontaketa Erotikoen Lehiaketaren sariak

Kaixomaitia.eus atariak, Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatutako lehenengo Kontaketa Erotikoen Lehiaketaren sari-banaketa egin du. Makina bat idazlek hartu zuten parte eta horietarik 8 finalista aukeratu zituen Dorleta Kortazar Ipuin kontalariak, Antxiñe Mendizabal editore eta idazleak eta Iñigo Arandia kaixomaitia.eus atariko arduradunak osatutako epaimahaiak.

Karlos Aretxabaleta Txapel suertatu da Kaixomaitia.eus-en lehenengo Kontaketa Erotikoen lehiaketaren irabazle Adiorik ez kontaketarengatik. Irabazleak 1.000€ko sari ekonomikoa eta elkar opari txartela (100€) eta liburu sorta jaso ditu.

Bigarren saria Irati Goikoetxeak jaso du, Gizarte Egitura izeneko testuarengatik. Iratik 500€ko sari ekonomikoa jaso du, elkar opari txartela (100€) eta liburu sorta bat ere bai.

Azkenik, 3. saria, Joxemari Urteagak jaso du, Metro bateko tartea izeneko kontaketarengatik, Horrek 250€ko sari ekonomikoa, elkar opari txartela (100€) eta liburu sorta jaso ditu.

Bestelako saiak eta testu guztiak kontsultatzeko egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button