ESZENA

“Begirada Gurutzatuak” deialdiaren edizio berria

EAEko dantza konpainia edota taldeei zuzenduta, Le Laboratoire De Recherche Chorégraphique Sans Frontières del Malandain Ballet Biarritz, La Fundición (Bilbao) eta Glob (Bordele) taldeek Regards Croisés-Begirada Gurutzatuak programa aurkeztu dute. Bordeleko Glob estreinakoz elkartu da edizio honetan. Hori dela eta, lanetako bat Bordelen aurkeztuko da.

Regards Croisés-15 proiekturako igorritako piezen aurkezpena Biarritzen eta Bordelen egingo litzateke, eta barnean entsegu irekiak, tailerrak eta pieza eszenikoak izango dira.
Aurkezpen, tailer eta bestelako jarduerak Gaël Domenger-ek zuzendutako Le Laboratoire Chorégraphique Sans Frontières-ek eta Bruno Lecomte-k zuzendutako Glob-ek antolatzen dituzte. Arte diziplina guztietako amateur, oraindik profesional ez diren, eta profesionalei zuzenduta egongo dira.

Bi erakunde horiek aukeratuko dituzte proiektuak: bi konpainia Biarritzen arituko dira, eta Bordelen, berriz, bat. Horrekin batera, Regards Croisés deialdiak, hautatutako konpainia bakoitzaren gastuak bere gain hartuko ditu, 2.500 euro arte.

Interesa baduzue, bidali ahal dituzue zuen proposamenak, irailaren 15era arte, La Fundicion-era.
Bertan ere jaso ahal duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button