MUSIKA

Kai Nakai musikariak “Baimenik Gabe” diskoa kaleratu du

Duela urtebete, Iratxe Aguilerak Durangoko Azoka Sormen Beka irabazi zuen, Durangoko Udalak eta Gerediaga Elkarteak emana. Handik hona lanean jarrita ibili da, eta orain, Kai Nakaik bere lehen diskoa kaleratuko du abenduaren 4an Durangoko Azokan.

Baimenik Gabe da Kai Nakairen lehen diskoaren izena eta euskarazko reggaetoia bezalako erritmo berritzaileak proposatzen ditu lan horretan. Kaik genero musikal hau euskaraz egitea defendatzen du, gazteei gustatzen zaielako eta Euskal Herrian hutsune bat badagoelako. Bestalde, genero horrek berarekin dakartzan estereotipo guztiei aurre egin nahi die, kolektibo bakar bat ere baztertzen ez duten letrak eginez eta matxista ez den reggaetoia egin daitekeela erakutsiz. Eta gainera, betidanik gizonek osatutako reggaetoia emakumeek ere egin dezaketela aldarrikatu nahi du.

Hala, lanaren bidez, genero-rolei aurre egitea, ahalduntzea, mota guztietako harremanak bizitzea, baita handinahia izatea eta arrakasta lortzea bezalako gaiak jorratu nahi izan ditu.

Baimenik Gabe bederatzi abestik osatzen dute, dantzarako zein erreibindikatzeko letrak dituztenak.

Abenduaren 4an, diskoa aurkezteaz gain, Kai Nakaik bere aurkezpen kontzertua emango du, eta bertan Maria Roca eta Ane Perez dantzariek eta Anbrok DJak osatutako talde berria ezagutzera emango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button