BESTELAKOAK

“Kafe Bilbao” Teatro Laburreko Gidoien 12. Lehiaketa

Bilboko Kafe Bilbao kafetegiak, Tartean teatroak lagunduta, antolatu ohi duen Teatro Laburreko Gidoien Lehiaketaren 12. edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Lanak abenduaren 31a baino lehen aurkeztuko beharko dira. 

Lehiaketaren baldintzei dagokienez, kafe–teatrorako edo formatu txikiko lanetarako gidoiak aurkeztuko dituzte lehiatzaileek. Hau da, aurkeztuko diren antzezlanen beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak izan beharko dira eta bere ekoizpena eta banaketa erraza.
Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoi modalitate bakoitzean bakarra aurkez daiteke. Gainera, erdarazko lanen egileek Euskal Erkidego edo Nafarrokoak izan beharko dute.

Saria 1.200 euro dira euskarazko eta gaztelaniazko lanetan. Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Luzera 30 minutuko ikuskizun bati dagokiona izango da.

Gidoiaren hiru kopia aurkeztuko dira gutunazal itxian. Horrekin batera, beste gutunazal itxi bat egongo da egilearen datuekin  (NANaren fotokopia bat eta Zinpeko aitorpena, sinatuta, zera adierazten: gidoia jatorrizkoa eta argitaratu gabea dela, ez dela beste lan batetik moldatua edo antzezturiko lan batena, ez dela izan beste lehiaketaren batean saritua eta ez dela itzulpena).

Gidoiak Cafe Bar Bilbao-ra bidali beharko dira (Plaza Berria, 6. 48005 Bilbo).

Epaimahaiak kontuan hartuko lanaren kalitatea (teatrala, literaturarena…) eta antzezgarritasuna; hau da, lehenengo arauan apaitutako formatu txikiko antzerki-lanetarako gidoia izatea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button