IKUS-ENTZUN

Ana Diez zuzendariaren lanak Donostian

Ekainaren hainbat egunetan zehar, Ana Diez zuzendariaren filmak pantailaratu dituzte Donostian. Gaur, ekainak 25, eta etzi, 27an, bere lanak ikusteko azken abagunea izango da bertako Antzoki Zaharrean.

Ziklo hau, Baionan (Cinéma L’Atalante/L’Autre Cinéma), Bilbon (Golem AlhondigaBilbao), Donostian (Antzoki Zaharra) eta Gasteizen (Cines Florida-Guridi Zinemak) egin da, eta Euskadiko Filmategiak antolatu du.

Elkarte honek, Alex de la Iglesiari buruzko atzera begirakoa antolatu zuen joan den urtean, eta hark izandako arrakastak bultzatuta, orain Ana Diez zuzendari tuterarrari eskainiko dio beste ziklo bat. Nafarroako Filmotekarekin lankidetzan, nafarraren filmografia osoaren programazioa atondu da, izan ere, Ana Diez film luze gehien egin dituen emakumea da.

Dana Rotbergekin batera sinatutako Elvira Luz Cruz, pena maxima, edo Ander eta Yul (1989) filmarekin Zuzendari Berri Onenaren Goya Saria eskuratu zuena, eta duela urte batzuk Paisito (2008) pelikulara arte, dozena erdi film luze zuzendu ditu Ana Diezek (Todo está oscuro, La Mafia en La Habana, Galíndez, Madrid, Mon Amour, Algunas chicas doblan las piernas cuando hablan,…)




Horiek guztiak ikusteko parada egon da Euskal Herriko hainbat hiriburutan. Eta diogun bezala, aukera hori Donostian duzue egun hauetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button