IKUS-ENTZUN

Bi film interesgarri gaur ikusgai, Donostian

Kresala Zineklubak La decisión (Al rahal, 2017) filma eskainiko du gaur berton, 19:30etik aurrera, Donostiako Trueba zinemetan.
Mohamed Al Daradjik zuzendariaren lanean honakoa kontatzen da: 2006ko abenduaren 30ean, Eid al-Adha-ren lehen egunean (Sakrifizioaren ospakizuna, musulmanen festa sakratuenetako bat), Bagdad-eko hiria bere tren geltokiaren berzabaltzea ospatzen hari da. Sara geltokian sartzen da, atentatu suizida bat burutzeko asmotan. Badirudi zalantzan dagoela, baina aurrera jarraitzeko asmoa du. Salam saltzaile berritsuarekin topo egiteak bere planak zapuztuko ditu.

Eta beste aldetik, Emakume erretratuak izeneko saioan, Alfred Hitchcock zuzendariaren Vértigo lana eskainiko da. Film horretan, James Stewart, Kim Novak eta Henry Jones aktoreek parte hartu zuten. “Scottie San Frantziskoko poliziako detektibe bat da, eta bertigoaren gaitza du. Lankide bat erlaitz batetik amiltzen denean gaizkile bati segitzen ari zitzaionean, erretiratzea erabakiko du Scottiek. Gavin Elsterrek, eskolako lagun zaharrak, itxuraz sinplea dirudien kasu baterako kontratatuko du: haren emazte Madeleine, bere lehenaldiarekin obsesionatuta bizi den emakume ederra, zelatatzea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button