ESZENA

IX. Lekuz Leku, dantza jaialdia hiri inguruneetan

IX. Lekuz Leku jardunaldiak, Bilboko Abandoibarra pasealekuan izango dira, ekainaren 27 eta 28an.

Ohi den gisan, bi egunotan, 19:00etatik aurrera dantzak eta ibiltariek egingo dute topo Abandoibarran, dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusteko eta dastatzeko. Eta horrexegatik, IX. Lekuz Leku edizio honetan nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira, gune bakoitzerako sorketa bereziak eginda.

Mexiko, Madril, Zaragoza eta Euskal Herriko proposamen ezberdinak itsasadarraren bazterretan erakutsiko dira dantzaz gozatzeko, eta horretaz gain, egun guztietan, ekitaldien ostean elkarrizketarako unea ere egongo da artisten eta ikusleen artean, eskuan kopa bat hartuta.

Dantzaz gain, egun bietan Topa Gunean Dantzatzen Duten Hirien sarearekin (DDH/CQD) elkarturiko jaialdi ezberdinetako bideoak pantailaratuko dira, eta tailerrak ere ez dira faltako, kasu honetan, bboying (break dance) tailerra programatu da interesa duen ororentzat.

Zer eta noiz ikusi nahi baduzue, hemen duzue egun hauetako programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button