MUSIKA

UK Subs eta TV Smith punk mitoak, Donostian

Britainia Handiko 70eko hamarkadako punk garai oparoan sorturiko musikariak dira UK Subs eta TV Smith. Azken hori The Adverts punk talde bikainaren liderra izan zen. Biak ala biak Donostiako Doka aretoan izango dira bihar, otsailak 26,  19:30ean, Trintxerpeko Sutura taldearekin batera.

Charlie Harper abeslariak gidatuak, UK Subs 1976an eratu ziren. Harrezkeroztik, hainbat bat disko eta ereserki grabatu dituzte, tartean, Warhead kantu ezaguna. Iaz, hain zuzen ere, Work in progress izenburuko diskoa argitaratu zuten Captain Oi! Records diskoetxearekin.

TV Smithek, halaber, 77ko punk rockaren eztandarekin batera eman zuen bere burua ezagutzera. Artean, The Adverts taldeko abeslari eta konpositore gisa, Smithek bere lekutxoa aurkitu zuen garai bizi eta aldakor hartan.

Mojo aldizkariak punk-rockaren historiako single onenetakoa izendatu zuen One chord wonders / Gary Gilmore’s eyes, eta beste hainbat kantu ere grabatu zituen. Mugimendua eraldatzen ari zenean, taldea desegin zuen 1981 urtean.

Ordutik, makina bat proiektutan abiatu ditu. Explorers taldea sortu zuen 80ko hamarkadan, Cheap gisa bakarka aritu zen klub txikietan jotzen, eta hainbat disko kaleratu ditu urte hauetan guztietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button