LITERATURA

Julene Azpeitia ipuin lehiaketarako deialdia

Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Zumaiako Udalak Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 35. edizioa antolatu du. Irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak.

Betiko legez, euskarazko lanen gaia librea izango da. Ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik.
Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia.

Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu: 3.000 euroko saria izango du irabazleak, 1.500 eurokoa emango diote bigarrenari, eta 1.000 euro jasoko ditu hirugarren postuan sailkatzen denak.

Lanak posta elektronikoz bidaltzeko: euskara@zumaia.eus. Kasu horretan ere egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia bidali beharko dira lanarekin batera.  Idazlanak helbide honetara ere bidali ahal dira, Julene Azpeitia 35. ipuin lehiaketarako dela adierazita: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen plaza 1. 20750 Zumaia.

Xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.