MUSIKA

Kai Nakaik “Baimenik gabe” bere lehen diskoaren kantak eskainiko ditu, Gasteizen

Bihar, urtarrilak 22, Gasteizeko Kubik Aretoan Kai Nakaik Baimenik Gabe bere lehen diskoaren kantak eskainiko ditu 18:30ean hasita.

Iratxe Aguilerak Durangoko Udalak eta Gerediaga Elkarteak emaniko Sormen Beka irabazi zuen 2019an. Iaz lanean jarrita ibili da, eta joan den urteko abenduaren 4an, Durangoko Azokan, Kai Nakaik bere lehen diskoa aurkeztu zuen.

Baimenik Gabe da Kai Nakairen lehen diskoaren izena eta euskarazko reggaetoia bezalako erritmo berritzaileak proposatzen ditu lan horretan. Kaik genero musikal hau euskaraz egitea defendatzen du, gazteei gustatzen zaielako eta Euskal Herrian hutsune bat badagoelako. Bestalde, genero horrek berarekin dakartzan estereotipo guztiei aurre egin nahi die, kolektibo bakar bat ere baztertzen ez duten letrak eginez eta matxista ez den reggaetoia egin daitekeela erakutsiz. Eta gainera, betidanik gizonek osatutako reggaetoia emakumeek ere egin dezaketela aldarrikatu nahi du.
Hala, lanaren bidez, genero-rolei aurre egitea, ahalduntzea, mota guztietako harremanak bizitzea, baita handinahia izatea eta arrakasta lortzea bezalako gaiak jorratu nahi izan ditu.

Baimenik Gabe bederatzi abestik osatzen dute, dantzarako zein erreibindikatzeko letrak dituztenak.

Kai Nakai Maria Roca eta Ane Perez dantzariek eta Anbrok DJak osatutako talde berriarekin aritzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button