BERTSOTAN

Bidasoako XXIV. Bertsopaper Lehiaketa

Bidasoako hogeita laugarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Bidasoako XXIV. Bertsopaper Lehiaketara maiatzaren 6a baino lehenago aurkeztu ahal dira lanak.

Jatorrizko, argitaratu gabeko eta beste lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria.
Parte-hartzaileak 3 mailatan banatuko dira:
A maila: 12 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutxienez bi bertso edo lau kopla osatu beharko dituzte.
B maila: 12 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez lau bertso egin beharko dituzte.
C maila: 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutxienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Irabazleak 150 euro eta oroigarria jasoko du eta bigarrenak 100 euro.

Bertsoak onartuak izateko izenburua eta adina eramango dute bakarrik agerian. Gutun-azal itxi batean bertsoen izenburua paratuko da azalean, eta barrenean egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa.
Bertsoak maiatzaren 6a baino lehen bidali beharko dira helbide honetara: Berako Kultur etxea, Bidasoako XXIV. Bertsopaper Lehiaketa, Eztegara pasealekua 11, 31780 Bera (Nafarroa).
Eta sariak Berako Kultur Etxean maiatzaren 26an, arratsaldeko 18:00etan egingo den ekitaldian banatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button