MUSIKA

Bakio Sound jaialdiak hamar urte beteko ditu

Bakioko Txoberne tabernan egin ohi da Bakio Sound jaialdi txiki, interesgarria eta gustu onekoa. Hala, aurten, abuztuaren 12an egingo da, ekitaldiaren 10. urtemugarekin batera.

Kontzertuetan Lukiek, Eneritz Furyak, Ominira, Juantxin Osaba, Cecilia Payne eta Dr Baltz disko jartzailea izango dira.

Irun herriko Eneritz Furyak Kasernarat taldean igaro ditu bere ibilbide musikaleko une azpimarragarrienak. 2016 urteko hasieran, behin Kasernarat amaituta, bakarkako bidea hastea erabaki zuen. Horren ostean, bakarkako bide horren lehenengo urratsa eman du, eta bere kabuz grabatutako estreinako CD autoeditatua aurkeztu du, “sarean nahiz CD formatuan folk eta rock doinuko hamar kantuk osatuko duten diskoa”.

Lukiek, bestalde, Belako bandako abeslari eta gitarra jotzaile Josuren egitasmo rockzalea da; hirukoteak Strokes, Nirvana eta The Clash taldeetatik edaten du, besteak beste.
Cecilia Paine, berriz, Bilboko laukotea da, eta indie-rock estiloa jorratzen du.
Juantxin Osaba ere bilbotarra da, baina flamenko garaikidea jorratzen du gitarra soinean duela. Azkenik, Ominira Bartzelonako hirukotea da, zeinak estiloen fusioa jorratzen duen: reggae, rap, dub, jazz, ekialdeko musiken zertzeladak…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button