
Joan den astean ospatu zen Liburuaren Eguna, eta hitzordu hori probestu zuen Pamiela argitaletxeak Juan Ramon Makusoren laugarren poesia liburua aurkezteko: Hitzak argi.
Idazleak adierazi duen bezala, bost ataletan banatutako liburu honek bizitzaren gordintasuna eta, aldi berean, bizitzeko poza eskaintzen ditu.
Juan Ramón Makuso (Errenteria, 1961) Donostiako Filosofia fakultatean Filosofiako ikasketak burutu zituen. Filosofiako irakasle bezala dihardu Donostiako Bidebieta BHI institutuan.
2004ean, Ediciones Beta-ren eskutik, Bizitzeak hil egiten du poesia liburua eman zuen argitara. Elea argitaletxeak plazaratu dio Hiri gorazarre, bere bigarren poesia liburua, 2006ko maiatzean. Bereak ere badira 1998 Erresistentziaren pentsamendua, Oraina galdua eta Huntza hezur berritan.
Lan berri honetan, azpian irakurriko duzuenaren antzekoak kausituko dituzue.
Elurraren zuriak dena iluntzen du
bitartean maindireak beltz geratu dira
pintzetan baina idazten dudan poesiaren euriak ez du
isiltasunaren geroa aurkitzen.
Ahaztuta neukan: elurra bizidun guztien
gainean erortzen dela eta
hilobiko lehenengo lurra dela.