
Lehiaketa honetan 14 eta 29 urte bitarteko idazle guztiek har dezakete parte, kategoria bi hauetan: adin nagusiko idazleak, 18-29 urte bitartekoak (A kategoria) eta 14-17 urte bitartekoak (B kategoria)
Ipuinak bai euskaraz bai gaztelaniaz aurkez daitezke. Gaia librea da eta ipuinak originalak, argitaratu gabeak (bide elektronikoetan ere ez) eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak izango dira; gehienez hamabosna orri izango dute, DIN-A4 tamainakoak. Lanak paperean idaztirik edota .pdf formatuan bidal ahalko dira.
Sari ederrak daude, kategoria bakoitzean hiruna eta accesitak. Potoloena 1.500 eurokoa da eta txikiena 200 eurokoa.
Obrak helbide honetara bidaliko dira: Portugaleteko Udala, Hezkuntza eta Gazteria Saila, XXIII. Ipuin-Lehiaketa, Solar plaza z.g., 48920 Portugalete. Formatu informatikoko lanak helbide honetara bidaliko dira: educacion@portugalete.org
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 2an zabaldu zen eta urriaren 11an, itxiko da.
Informazio guztia hemen eskuratu dezakezue.