BESTELAKOAK

Musika eta bideo saioak Nokodek-en

 

Diziplina askotariko artistak biltzen dituen Nokodek-en edizio berria prestatzen ari dira Guardetxean. Ekimenak esperimentaziorako leku bat izan nahi du, non  musika eta bideo zuzeneko saioak, instalazioak, performanceak, Dj eta Vj sesioak eta abar egongo diren. Datorren hileko 25 eta 26an egingo da.

Bertan parte hartuko duten batzuk honakoak izango dira.
Music komite ikus-entzunezko esperimentazioan oinarritzen diren musikari, diseinatzaile eta bideo-jockey kolektibo bat da. Hauek soinu konposizioak, bideoak, dokumental eta mila kontu egiten dihardute.

Simon Williams-en bakarkako proiektu berria da. Musikari eta elektronika ekoizlea da eta 2002az geroztik Bartzelonan bizi da. Lehen Jahbitat bezala ezaguna zen eta Cristian Subirà-rekin batera Narwhal taldean aritzen da.

LCC kolektiboa Eugenia Pañeda eta Ana Quiroga dira. Bikoteak musika elektronika esperimentala eta arte plastikoa jorratzen ditu. Musika-ekoizpenean ere oso murgilduta daude eta soinu-tresna bereziekin eta momentuan eginiko grabazioak erabiliz, atmosfera eta testura harrigarriak lortzen dituzte.

David Torres txikitan hasi zen kontserbatorioan biolina ikasten, baina gero beste bide batzuk hartu zituen, drum&bass, techno eta breaks nahastuz. C156  taldeko kidea da baina gaur egun, bere lehen bakarkako lanean Disboot dabil sartuta.

Azkenik, Pau Cabruja Bartzelonako musikari elektronikoa da. Bere lehen diskoak Insekt (Discontinu Records) elektronikaren panoramaren toki pribilegiatuan kokatu zuen. Snails’n’dragons da bere lanik berriena.

Hauek dira Guardetxeatik pasatuko diren artista batzuk. Besteak iragarriko dituzte hitzordua hurbildu ahala.

 

http://guardetxeabandabat.org

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button