IKUS-ENTZUN

“El Club” filmarekin hasiko da gaur “Ziklo hispanoamerikarra” Kutur Leioan

Pablo Larrain zinegile txiletarrak filmatutako El Club (2015) pelikularen emanaldiarekin hasiko da gaur Ziklo hispanoamerikarra Kultur Leioako Auditoriumean, 19:30etik aurrera.

El Club lanak makina bat sari jaso zituen iaz, tartean, Epaimahaiaen Sari Nagusia Berlingo jaialdian.

Filmak hauxe kontatzen du: Lau abade kostaldeko herrixka bateko etxe batera erretiratu dira, haien bekatuak garbitzeko. Egunerokotasuna eta lasaitasuna irauli egingo da asaldatutako bosgarren abade bat iristerakoan, izan ere, iritsi berri den abadeak etxeko apopiloen iraganak berpiztuko ditu.

Film gogorra eta garratza da, baina era berean, inteligentea. Lan itogarria da, barruko indarkeria artegagarria eta sarkasmoa haizatzen ditu. Umore beltzezko drama ere bada. Finean, maisulan txiki baten ahalmena erakusten du.

Informazio gehiago: kulturleioa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button