IKUS-ENTZUN

Cortada, jaialdi eklektikoa

Gasteizen egiten dute urtero Cortada jaialdia. Aurten bere 21. edizioa izango da eta 66 film labur aukeratu dituzte mota guztietako emanaldietarako.

Antolatzaileek esan dutenez, “nahi dugu sariketak gero eta kalitate handiagoa izan dezan, eta, horregatik, emanaldi egunen kopuruari eutsi diogu, saioen kalitatea doituz eta denetariko ikusleak pozik uzteko helburuz”.

Aurten ere atal Ofiziala, Fizkiozko film laburrak, Animazioko film laburrak eta Dokumental laburrak biltzen dituen sailak antolatu dituzte. Horiez gain, Gureak euskal atal ofiziala ere martxan izango da.  Eta horiekin batera ere, Hemengoak (Arabako film laburrak), Unilabur eta Ehulabur (unibertsitatekoak), eta film labur txundigarri eta dibertigarrienak biltzen dituen Freaky Power Gaua ere bai. Gainera, abenduaren 1ean Euskal Zinemaren Eguna izango da, bai eta Ehuskarabanda Bideomaratoia lehiaketa ere.

Atzo hasi zen jaialdia abenduaren 2an amaituko da Sari Banaketa saioarekin. Hortaz, Dendarabako Fundación Vital gelara azaroaren 29tik abenduaren 2ra bitartean, formatu txikiko zinema onenaz gozatu eta zinemagile berriei txalo egin!

Programazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button