MUSIKA

Joxan Artzeren txalapartaren abaroan

Joxan Artzeren hilondoko liburua da Txalaparta. Tradizioaren abaroan (Elkar) izenekoa.

Poeta handia bazen Artze, bai eta musikaz ideia sakonak bizi zituen musikaria ere. Joxan Artze liburu honetan txalapartaren doinura idazten duen idazlea izango da, izan ere, batzuetan, bere idazkerak ttakunaren oihartzuna izango du, eta beste batzuetan, herrenarena. Liburuan zehar, makila-kolpeek aldiro eragiten duten oreka eta desoreka nabariko ditu irakurleak.
“Kolpeen arteko isiltasunak kokatuko du irakurlea orain eta hemen, denboraren mugagabetasuna antzeman daitekeen lurralde misteriotsuan. Poesia dario hitz, lerro eta ahapaldi orotan. Metafora hutsa da Txalapartaren abaroan, poesiaren abaroan egin daiteke-eta soilik Artzek proposatzen digun bidaia”.

Liburua oso berezia da, izan ere, Joxan Artzek utzi zuen bezala argitaratu baitute, ezer zuzendu barik, eta hala, “irakurleak noizik eta behin aurkituko ditu esaldi amaigabeak, zalantzazko puntuazio-markak, zuzendu gabeko hitzak, maketazio-akatsak… bere horretan utzi nahi izan dugu, perfekzio eta zuzentasun ezak ere baduelako edertasuna, eta batez ere, egiazkotasuna. Ez da liburu amaigabe bat, amaierarik ez duen liburu bat baizik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button