MUSIKA

Joxan Artzeren irudia gogoratzeko emankizuna, Donostian

Joxan Artzeren irudia gogoratuko du Mixel Ducauk eta Andoni Salamero bikoteak, gaur berton apirilak 28, Koldo Mitxelena Kulturunean antolatutako errezitaldian.

Ikusgarriak euskal kulturaren barruan horren garrantzitsua izan den Joxan Artze idazle, kultur sustatzaile eta ekintzaile usurbildarraren irudia goratu nahi du.

Mixel Ducauk eta Andoni Salamerok gidatuko dute emankizuna, eta bertan Joxan Artzeren olerkiak irakurri eta haren kantak abestuz jardungo dute, eta ikusle-entzuleen esku hartzea ere bilatuko dute, batez ere, Mikel Laboa eta beste kantari ezagunen abestiak kantatzen dituztenean. Hortaz, bertaratzen direnek emanaldi fina eta alaia ikusteko aukera izango dute.

“Usurbilgo hitzen aztiak hamaika kontu eta kantu ezti utzi zizkigun, geuk harexekin bat egitea eta bat izatea nahi dugu” esan dute bi sortzaileek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button