MUSIKA

Joserra Senperenak disko berria grabatuko du gaur Tabakaleran

Joserra Senperena, Dora Salazar eta Harkaitz Cano batuko dituen ekimena Arteko galeriak planteaturiko kontua da. Horrela diziplina ezberdinak (musika, literatura eta plastika) uztartuko dira liburu gisan ere argia ikusiko duen lan berri honetan.

Senperenak dio idazti duen gauzarik askeena dela hau eta horrexegatik hunkigarriena. Tabakalera tokirik egokiena da proiektu hau gauzatzeko, tokiak duen giro bereziagatik. "Hor musika arnastu daiteke eta erantzun akustikoa oso garrantzitsua izango da" dio egileak. Musika piano batekin gauzatuko da.

Cuentos para adultos izeneko proiektua ere erakustokian aurkeztuko da eta hor Dora Salazarren obra hartuko da kontuan.

Grabazioaren prozesu osoa filmatuko da lau kameraren bidez, Iñigo Salabarreriaren laguntzarekin. Hau guztia ere Arteko galerian ikusi ahal izango da.

Arteko galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.