MUSIKA

Joseph Arthur estatubatuarra, Rockumentaletan

Zarautzen egi ohi den rock dokumentalei buruzko Rockumentalak jaialdiaren zazpigarren edizioa maiatzaren 30ean hasiko da, Beatles laukoteari buruzko A Hard Day´S Night filmaren emanaldiarekin.

Maiatzaren 24an, baina, zikloa inauguratzeko kontzertua izango da: Joseph Arthur, Joseba Irazoki eta Rubio. Joseph Arthur estatubatuarrak luxuzko musikariak izango ditu ondoan: Mike Mills baxu-jotzailea (REM) eta Bill Dobrow bateria-jotzailea (The Black Crowes).

Jaialdian pantailaratuko diren gainerako dokumentalak ondokoak izango dira: ekainaren 6an, Rolling Stones: Charlie Is My Darling eta Big Easy Express; 13an, Dr. Feelgood taldearen gaineko Oil City Confidential; 14an, Lour Reed: Berlin, eta, amaitzeko, 20an, Searching For Sugar Man.

Emanaldi bakoitzean aurkezle bat izango da, eta argazki-erakusketa bat ere izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button