ESZENA

Joseba Sarrionandiaren poesia abiapuntu duen ikusgarria

Larunbatean, hilak 4, Kukai Dantza konpainiak Joseba Sarrionandiaren poesia abiapuntu duen Hnuy Illa ikuskizuna erakutsiko du Berrizko Kultur Etxean, 19:00etan hasita. Pieza horrek 2009ko Max sarietan Errebelazio saria jaso zuen.

“Dantzatik, kantutik, musikatik, irudietatik arnastuko dugu poesia. Sarrionandiak irekitzen digun leihotik begiratuko diogu munduari. Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu eta Hnuy Illa ikuskizuna, liburutik aukeratutako poesiaetan oinarritzen da. Liburuaren 25. urtemuga baliatuko dugu liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat egiteko. Egindakoak jaso, berritu eta publikoaren esku jarri dugu hain kuttun dugun proiektua.”

Kukai Errenterian kokatutako dantza konpainia da, eta Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Urte askotan bere hizkuntza eta dantza propioa eskuratu ditu tradiziotik abiatutako sorkuntza garaikidea lortu arte.
Horren fruitu dira ondutako kolaborazio eta ikuskizun arrakastatsu andana: Oskara, Erritu edo Gelajauziak ikuskizunak… Marcos Morau, Israel Galván, Cesc Gelabert koreografoekin lankidetzak…eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button