BERTSOTAN

“Hitzetik Hortzera! saioak denboraldi berriari ekingo dio asteburuan

Larunbatean 21:00etan, eta igandean 15:00etan, ETB1ean, bertsolaritza izango da berriro ere protagonista Hitzetik Hortzera! saioari esker.

Lehen saio honetan Bertso Udalekuak bertatik bertara ezagutuko dituzue, izan ere, Euskal Herriko hainbat txokotan egiten dira urtero Bertso Udalekuak. Aurtengo egoera arraroa izan bada ere, elkartu eta bertsoaz gozatzeko modua izan dute Euskal Herri osoko hainbat gaztek. Ekimen horietako batean izan den giroaz eta bertako protagonistekin izandako tarteaz osatu da saio ikusgarria.

Beste aldetik, Berriozarren, abuztuaren hondarrean, urteroko bertso jaialdia antolatu zen, eta Donostiako Piratek antolatutako Kabotajea 2021 programaren parte izan zen bertso saio musikatuaz ere gozatuko duzue saio horretan.
ALBE Algortako Bertso Eskolara eta 2016ko Xilabako finalera salto egingo dute saioa burutzeko.

Badakizue, Hitzetik Hortzera! saioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button