LITERATURA

Joseba Sarrionandiak “Lapur banden etika ala politika” argitaratu du

Gaur goizean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Nekane Goikoetxea Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Julen Arexolaleiba EKT-ko koordinatzailea, Iban Arantzabal eta Jose Angel Irigaray bildu dira Joseba Sarrionandiaren azken lana, Lapur banden etika ala politika, aurkezteko.

Pamiela argitaletxearen hitzetan, “liburu honetan, errealitate soziopolitikoari buruz hausnarketa kritikoa egiten jarraitzen du. Memoria onekoa eta tolestura anitzekoa, apala eta ausarta da Joseba Sarrionandiaren saiakera hau. Azken hamarkadetako eta gaur eguneko gure errealitate politikoaren inguruan mintzo da: gai asko eta askotarikoen artean, dominazioaz eta sektarismoaz, gutasuna aniztu beharraz eta politika egiteko ezintasunaz, hau da, politika egiteko obligazioaz. Kritika eta autokritika arrazoituaren bidez, teoria politiko oso bat doa azaltzen, botere ekonomiko, politiko eta militarren kontra, subjektu sozialak errebindikatzen dituena. Umorea ere falta ez duen testu honek, ustekabean batzuetan, zer pentsatu emango dio irakurleari, saiakera eta literatura hoberenak egiten duen gisan”.

Joseba Sarrionandiak (Iurreta, 1958) Soziologia eta Filologia ikasi zuen. Kartzelan egon zen, 1980tik 1985era arte, eta, geroztik, exilioan dabil. Gaur egun Euskal Herriko literaturak duen idazlerik onenetako dugu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button