MUSIKA

Andrea Motis, Kontxi Lorente euskal taldea, eta Claudio Jr. De Rosa Quartet Getxoko Jazzaldiaren lehen egunean

Getxoko 43. Jazzaldia uztailaren 3tik 7ra egingo da. Andrea Motis tronpetista, saxofonista eta abeslaria izango da protagonista gaur, uztailak 3, Getxoko 35. Jazzaldiaren lehenengo egunean. Musikari katalanaren saioa 22:00etan hasiko da Muxikebarri zentroan. Ordubete lehenago, Claudio Jr. De Rosa Quartetek Talde Lehiaketa zabalduko du leku berean eta, Hirugarren Milurtekoa atalean Kontxi Lorente euskal taldea arituko da Algortako Geltokia plazan, 19:00etan.

Aurten, kostaldeko herrira, aipaturiko Andrea Motis musikariaz gain, Julian Lage gitarra-jotzailea, Kenny Barron pianista, Madeleine Peyroux eta  Paquito D’Rivera artistak izango dira. Guztira 17 taldek hartuko dute parte eta 20 kontzertu programatu dituzte, jazz denboraldi luzearen ateak zabalduko dituen jaialdian.
Biharko saioan, Julian Lageren  (1987, Kalifornia) programatu da. Lage etorkizun handiko artista da jazzaren munduan. Jazzaren izen handiekin elkarlanean aritu da, esaterako Gary Burton, Jim Hall, David Grisman, Béla Fleck eta Charles Lloydekin. Lau disko egin ditu taldeko buru gisa; horietako azkena, Love Hurts, duela gutxi kaleratu zen.
Hurrengo egunean, uztailaren 5ean, Kenny Barron (1943, Filadelfia) pianista eszenatokira igoko da. Uztailaren 6an, Madeleine Peyroux jardungo da, nazioarteko jazzaren ahots handienetariko bat. Madeleine Peyroux (1974, Georgia) XX. mendeko jazz eszenan sortutako abeslari arrakastatsuena da eta bere ahotsa Billie Holidayarenarekin alderatzen dute.
Paquito D’Riveraren (1948, Habana) eskutik amaituko da jazzaldia uztailaren 7an.

Horiez gain, Talde Lehiaketako kontzertuak ere izango dira. Aurten, 66 taldek parte hartu dute aurreneko fasean, eta horien artean, Poloniako Szymon Klekowicki Sextet, Claudio Jr. de la Rosa laukote holandarra eta Espainiako Marc Martin Trio eta Jose Angel Llorente 5et aukeratu dira.
Erakusketak ez dira faltako; aurten bi: Jazz. Henrry Matiss izenekoa Torrene aretoan, eta Enrique Cresporen argazkiak Kultur Etxean.

Programazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button