LITERATURA

Concetta Probanzak eta Pello Añorgak “Bidea” plazaratu dute

Argitaletxea EDO!k Bidea liburu berria aurkeztuko du gaur 20:00etan, Zarauzko Bidea Galerian. Liburu ilustratu eta poetiko hau Concetta Probanza ilustratzailearen eta Pello Añorga idazlearen arteko emaitza da.

Liburuaren aurkezpenarekin bat eginez, erakusketa bat inauguratuko dute egileek, non liburuko jatorrizko ilustrazioak ikusi ahalko diren. Bidea galerian bertan izango da ikusgai, abenduaren 18tik abenduaren 27ra.

Bidea izenburua daukan liburu ilustratu poetiko honek pertsonaia bakarra dauka: Bidea.

BIDEA ez da senda
ez da objektua edo bitartekoa
baizik subjektua
izakia
beti irekia
beti bera
eta beti desberdina
bizia bezain aldakorra
hauskorra finkoa,
bata bezain anitza
saloa gardena opakoa,
argia
iluna
hutsa betea gardena
konkretua bezain abstraktua
entzuteko eta erantzuteko gunea
mintzoa
presentzia
elkarrekin partekatzeko kanta
energia
numena
gorputza
joateko eta etortzeko
prozesua
harremantzeko
galtzeko irabazteko
egiteko
bizitzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button