BERTSOTAN

Aurre-kanporaketak aurrera Araban

2013ko Arabako Bertsolari Txapelketako 3. aurre-kanporaketa dator asteburu honetan. Izarrako Behekoiturri elkartean, 12:00etan, izango duzue bertsoez gozatzeko abagunea. Bertan Iker Agirre, Maialen Sz. de Okariz, Jon Unai Aspe, Ainara Balantzategi, Beñat Zalakain eta Josu Campo  arituko dira.

Honen ostean laugarrena ere etorriko da noski! toki berean baina jende ezberdinarekin: Jon Rz. de Pinedo, Iker Olabarrieta, Maite Murga, Xabi Rico eta Jagoba Apaolaza.

Egun berean, baina Legutioko Gazte Asanbladak antolatuta, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre arituko dira jakien artean bertsotan, herri horrexetan.

Eta igandean, Erriberako Antezanan bertso-bazkaria egingo da Irati Anda eta Zigor Enbeita bertsolariekin.

Bestela, Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button