ARTEA

“Tetrapack”, Montehermoso zentroan

Gazte Klik Klak 2013 argazki eta bideo lehiaketan du jatorria Tetrapack erakusketaren bosgarren edizioak, eta ikusgai dago Gasteizko Montehermoso zentroan, maiatzaren 4ra arte.

Bertan, 25 urtetik beherako argazkilarien eta bideo-egileen lanak jaso dira: Arianna Cereceda, Irati García, Laura Gonzalez de Durana eta Adrian Lopez. Laurek proiektu bana osatu dute hiru hileko epean, Montehermoso zentroan, eta orain, ikusgai daude zentro horretan. Egitasmo horiek Cristina Arrazola eta Fito Rodriguezen zuzendaritzapean gauzatu dituzte.

Artista gazte horiek identitateari buruzko ikerketa egin dute: “Identitate etengabe aldatzen ari da eta Ariannak uko egiten dio pertsona bakar bat izateari. Iratik bere argazkiak subjektuen identitatearen gaineko ikerketa bihurtzen ditu. Laurak bere irudietarako egunaren zikloa kontzeptu-euskarritzat hartu du egunari buelta oso bat emateko. Adriánek erretratatutako pertsonen kasuan, berriz, pertsona horiek duten ekintza askatasunak gure begiradaren askatasuna betetzen du.

Hala, elkarri erretratua egin diote, identitate kolektiboa eta partekatua eraikitzeko asmoz; horrekin batera, elkarlanerako plataforma ere eratu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button