MUSIKA

Joseba Irazokik kontzertua eskainiko du bihar, Donostian

Bihar, hilak 19, Joseba Irazoki musikariak kontzertua eskainiko du Donostiako Dabadaba aretoan, 19:00etan hasita.

Jakin-mina bere baitan errotua duen gitarrista polifazetikoa da Joseba Irazoki (Bera, 1974), konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, bluesa, psikodelia eta tresnen esperimentazioa lantzen du musikari nafarrak.
Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak 2014an argitaratu zuen estreinako lan homonimoa, eta lau urte igaro ostean, bere bigarren lana bere lagunekin Zu al zara? (Bidehuts, 2018) diskoa grabatu eta argitaratu zuen. Bere esanetan, “uste dut besteentzako jotzen dudanean gehiago eskatzen diodala nire buruari, eta aldiz, niretzako denean, utziagoa naizela. Nire lanei ere arreta handia jartzen diet, noski baietz, nire izena doa hor!.  Nire kontuetara ari naizenean lan sortzaileagoa izan ohi da, eta besteentzat ari naizenean teknikoagoa”.

Irazoki, halaber, makina bat talde eta artistarekin aritzen da, tartean Atom Rhumba, eta Duncan Dhu, Mikel Erentxun edota Nacho Vegasekin.

“Irazokik agerian uzten digu bere soinu unibertso joria, tarteka bortitzak izatera iristen diren instrumentu joaldi txundigarriak samurtasunaren eta amorruaren artean murgiltzen diren kantekin batuz, ahotsa modu dotore bezain durduzagarrian erabiliz; nolanahi ere, harrigarria”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button