IKUS-ENTZUN

Edu Glez bilbotarrak irabazi du NontzeSpot lehiaketa

Edu Glezek ikuzgailu baten irudia erabili du bere spotean. Etxetresna elektrikoak kultura edukiontziarena egiten du. Hala, arropa zikinak sartu ordez, Nontzeberri.com webgunean jorratzen diren atalak ordezkatzen dituzten objektuak hartzen ditu: diskoak, filmak, liburuak, eta abar. Bilbotarrak Nontzegarbi izenburua eman dio. “Nontzeberri kultura-nashakia da, pot-pourri kultura, hortik etorri zitzaidan ideia”.
Irabazleak 500 euro poltsikoratuko ditu.

Iragarki saritua hemen dago ikusgai: http://www.nontzeberri.com/NFK11/filmak_ikusi.aspx?id=332

NontzeSpot lehiaketaren atalean 10 spot jaso dira orotara, eta antolatzaileok eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei.

Edu Glez bilbotarrak Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta 20 bat film labur egin ditu, tartean, Crematorio, Esnesaltzailearena edo Esne Zopak. Bere lan guztiak hemen ikus daitezke.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button