ARTEA

“Orbita Eliptikoak”, bilduma iragankorra

Bilboko Michel Mejuto galeriak Orbitas Elípticas izenburuko erakusketa paratu du, ekainaren 28ra arte. Erakusketak XX. mendeko hainbat artisten pinturak eta eskulturak jasotzen ditu, “bilduma iragankor gisa”.

Galeriaren arabera, erakusketan, kontrasteen eta antzekotasunen arteko dialektika bat sortu da, zeina bisitarien begiradekin aberasten den.

Eskulturari dagokionez, hauexen lanak daude ikusgai: Julio Gonzalez, Jorge Oteiza, Baltasar Lobo, Remigio Mendiburu eta Tomas Ferrandiz.

Horiekin batera, ondoko artisten pinturak eta marrazkiak ere paratu dituzte erakusketan: Maria Blanchard, Luis Fernandez, Bonifacio, Eusebio Sempere, Maria Paz Jimenez, Aurelio Arteta, Jose Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta.

Informazio gehiago: michelmejuto.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button