ARTEA

Izaera fetitxistako pertsonaia bat

BilbaoArte Fundazioak Maider Aldasoro artistak azken urte eta erdian zentroko tailerretan egin duen Axila, que robo sobaco izeneko lana erakutsiko du ekainaren 18ra arte. Bertan, bideoa, performancea, ehungintza eta eskultura bezalako diziplinak batzen dira, izaera fetitxistako pertsonaia bat aurkezteko.

Lana hiru fasetan zabaltzen da fikziozko pertsonaia baten sexu-fantasiaren inguruan, eta bideo-piezek osatzen dute: “Hiru bideo-piezetatik lehenak pertsonaia protagonista erakusten du lehen fasean, erakargarritasunarenean. Formatua antzerkikoa da, dantza-filmetatik hurbil dago, eta atzealdeko musika du. Bigarren bideoa formatu analogikoan grabatuta dago, gero digitalera eramanda. Azken itxurak 80-90 bitarteko film pornoa gogorarazten du, koloreak, alea, zuzendariaren ahotsa eta sortutako agertokia direla eta. Sexu-ekintzaren fasea da. Azken fasea selfie formatuan grabatuta dago, mugikorraren bidez partekatzen diren sexu-argazkien modura. Bideoa lehenengoa hasten den bezala amaitzen da, pertsonaia kamerari begira dagoela.”

Maider Aldasorok Lander Ibarretxe izan du bideoak grabatu eta proiektu honetako argazkiak egiteko. Alvaro Olaetxea bigarren piezan aritu da eta preludioaren musika egin du. Andoni Zamorak katalogoko testuak idazti ditu, eta Andoni de la Cruz (Cuero Negro) katalogoan dagoen ilustrazioa sortu du.

Mexikon jaiotako euskal artistak Eusko Jaurlaritzaren laguntzekin ekin zion proiektuari hasiera batean, eta BilbaoArteko bekarekin garatu eta osatu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button