IKUS-ENTZUN

Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko laguntzak, Gasteizen

Gasteizko Udalak tokiko ikus-entzunezko proiektuak bultzatuko ditu horretarako destinatu dituen 100.000 euroko aurrekontuari esker. Programan, zinema eta telebista proiektuak garatzeko, film luzeak edo laburrak ekoizteko, eta film luzeen gidoiak idazteko laguntza izango da.

Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko laguntzak modu ezberdinetan banatuko dira. Hala,  aurrekontu osoaren laurden bat, zinema eta telebista proiektuak garatzeko erabiliko dira. Kontuan hartuko dira emakumeen partaidetza edo euskara erabiltzea.
Zinema proiektuei dagokionez, fikzioa, sorkuntza-dokumentalak edo animazioa lantzen duten proiektuak aurkeztu ahalko dira, gutxienez 60 minutu irauten dutenak. 40.000 euro erabiliko dira film luzeak ekoizteko. Fikziozkoak, animaziozkoak edo sorkuntza-dokumentalak izan ahalko dira.
Beste 25.000 euro erabiliko dira film laburrak egiten laguntzeko. Balioetsiko dira “gidoiaren kalitatea, proiektuaren finantzaketa maila, eta interes orokorra. Film laburra Gasteizen kokatuta egotea eta taldeko profesionalek hirian lan egitea ere”.
Azkenik, film luzeen gidoiak idazten laguntzeko atal berezia dago, 10.000 euroko aurrekontuarekin, bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan bidali ahal dira lanak.

Diru-laguntza hauek eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button