ARTEA

Taxio Ardanaz artistaren “Mendia eta gaua” erakusketa

Uztailaren 30era arte, Carreras Mugica galeriak Mendia eta gaua Taxio Ardanazen bakarkako bigarren erakusketa abiatuko du.

“…hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaierako eranskailu politikoen abstrakzioen behe-erliebeak dituzten formika-panelen eta orain amaitzeko beste proiektu batzuetatik berreskuratu dituen pinturen artean, Taxio Ardanazek aditzera ematen du konfigurazio modular batetik formalizatu behar dela, lansistema bati erantzunez, eta ez historia edo testuinguru zehatz bati. Bera, beti artxiboei aurre eginda, bere obra osatu gabeen artxibo batekin jartzen da harremanetan orain, funts komun gisa bateratzen dituen presioa bilatuz, praktika eta potentzia mihiztatuz. Esperimentazioa eta introspekzioa, prozedura eredu modura, errepikatzeko prest. Prozedura libidinala. Kolore lau eta distiratsuen eztandarako prest, politikarekiko paraleloak diren logika estetikoak aurkitzeko estrategia ardatz hartuta. Ametsetan eta amesgaiztoetan egoten diren irudi errepikariak. Tinta lodiarekin eta geruza ugariko atzealdearekin. Mendia eta gaua agerian daudela.”

Taxio Ardanaz (Iruñea, 1978) Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, eta hainbat tailer eta egonaldi artistikorekin jarraitu zuen ikasten, besteak beste, Erromako Espainiako Akademian eta Donostiako Tabakaleran. Bakarkako azken erakusketen artean honako hauek ditugu: CREE CREE CREE (Pelaires galeria, Palma), Gora (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Las maquinistas (Charo Fontalbarekin Huarte Arte Garaikideko Zentroan) eta Causa (La Fragua, Tabacalera Promoción del Arte, Madril).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button